XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bai haiek eta bai berak bazekizkitela jipoi haren zerak eta zergatiak.

Ez zuten espero, egia esan, astinduak atsoaren portaera aldaraziko zuenik, baina lehenengo hau aprobakoa izango zen, eta bestela etorriko zen bigarrena, baina oraingoz...

Itxaron zuten gauak nor bere etxean sartu arte, eta hor jo zuten atsoarengana.

Ez diat esan beharrik ez zeramatela inolako armarik, baina atsoaren oilategian bazeukaten zerekin lan egin: batek gurdiko pertika hartu zuen, besteak urritz akuilu bat harrapatu zuen, hirugarrenak aizkora gider bat eskuratu zuen eta etxeraino egin zuten.

Ateko maratila altxatzen saiatu ziren, baina barrendik giltzatua zegoen.

Pertika zeramanak eskua jarri zuen zabortegiko leihoaren markoan, eta bigarren bultzadan maratila okertu zuen; hirugarren batek morroiloa saltarazi eta leihoa zabaldu zuen.

Sukaldean sartu ziren, eta handik lasterka ganbarako eskaileretara hurbildu ziren.

Aurrenekoak zangoa lehen mailan ipini orduko atsoa behera zetorren oihuka lihozko atorra luze eta zikin batean bildua.

Urritz makila zeramana harengana zihoanean sabai aldera itzuli zen.

Une hartan bertan makilkada batek astindu zizkion saihetsak, bizkarrezurra goitik beheraino ikaratzen ziola.

Mundu honetakoa ez zirudien orroa bota zuen eta lasterka jarraitu zuen.

Atsoak zango bat sabaian zuenerako hiru gizonezkoek binaka igotzen zituzten (...)